Gizakiek aspalditik dakite besteen beharra dutela, ondokoarena - ezaguna zein ezezaguna izan - egun ez dagoela bakardadean bizitzerik - eroturik ez bada -. Gizakiek aspalditik dakite ez dagoela purua den kultura zein herririk, den-denak nahaste eta korapilatzeren baten ondorio baino ez garela, ez dagoela eskubide naturalik. Gizakiek aspalditik dakite beren baitan ere aniztasuna bizi dela, askotan beren barneko beste horren aurka ere altxatzen direlarik. Beharbada egunen batean arrotza zaigun gure barneko beste hori ulertuz eta onartuz amaitu dezakegu gure ondoan bizi diren ezezagunak ere behar bezala onartzen - beren eskubide indibidual zein kolektiboak errespetatzen -. Momentuz, gizakiek gizatiarrak jarraitzen dute izaten, gizatiarregiak...