lanak

Oroimena

(ikasle bat. 2010)

Sarritan, bizi izan eta gogoratzen ez dugun gertaera bat kontatzen digutenean, denbora bat pasa eta gero ez dakigu benetan hori gogoratzen dugun ala imajinatu izan dugun. Gainera, usaimenaren bidez, bizitako hainbat momentu gogoratzeko ahalmena ere dugu. Era berean , esperientzia txar bat jaso dugunean, momentu horretan nabaritutako zapore, usain edota koloreekin erlazionatzeko joera izaten dugu. Gizakiok ez gara kapazak gertatzen zaigun guztia gogoratzeko, garrantzi- edo interes-gabeko pasarteak erabat ahazteko ohitura dugu. Baina, hala ere, gogoratu ahal dugun gutxi horrekin nahikoa dugu ezinbestekoa zaiguna ikasteko.

Informazioa kodifikatzeko, gordetzeko eta berreskuratzeko ahalmena da memoria. Hau burmuinari esker gertatzen da. Oroimenik gabe ezingo genuke ia ezer egin. Memoriarik gabe ezingo genuke ikasi, izan ere, ezingo genituzke esperientziak gorde eta aztertu. Burmuinak burututako funtzio honetan neuronak lotura sinaptikoaren bidez konektatzen dira . Zirkuitu integratu bateko neuronek sinapsia indartzen dutenean oroitzapenak sortzen dira. Bi memoria bereiz ditzakegu: epe laburreko memoria (sinapsiaren indartzea aldi baterako da) eta epe luzeko memoria (sinapsiaren indartzea iraunkorra da eta gene batzuen aktibazioari eta zenbait proteinen sintesiari esker ematen da).

Gizakion memoriak, gainerako animaliak ez bezala, iraganari erreparatu eta etorkizuna planeatu dezake. Gizakion burmuina naiz eta ahalmen handia izan, guk normalean burmuinaren 0,0001 –a soilik erabiltzen dugu.

Oroitzapenak memorian biltzen diren iraganeko irudiak dira. Horien bidez, pertsonak, lezioak, egoerak … gogoratzen ditugu.

Ez da komenigarria oroitzapen batean etengabe murgiltzea. Izan ere, horrek depresioak eta errealitatetik erabat deskonektatzea ekar dezake. Era berean, iraganeko oroitzapen batean murgiltzen garen momentuan, iraganean zentratzen gara, egoera berrietara ohitzeari eta ikasteari uzten diogu, eta orainaldia bizitzeko aukera galtzen dugu. Eta hori askotan gertatzen zaigu. Lehen geneukan eta orain ez dugun horretan etengabe pentsatzen dugu, orain dugun eta benetan oso baliotsua den guztiaz ( lagunak, bikotea, familia …) erabat ahaztuz.

USAIMENAREN BIDEZKO OROITZAPENA

Zientifiko batzuek frogatu dute usaimenak gure memoria erraztu eta oroitzapenak ahalbideratzea errazten duela. Gainera, loaldian prozesu batzuen bidez gure burmuinak oroitzapenak finkatzen ditu eta usaimenak horretan eragin dezake.

Esperimentu batean ikasle batzuei memoria-joko bat egin zitzaien eta bitartean arrosaren lurrina helarazi zieten. Ordu erdi geroago ikasleak lotara joan ziren. Loaldian ikasleen erdiei arrosaren lurrina berriro ere helarazi zitzaien . Hurrengo egunean, loaldian arrosaren lurrina usaindu zutenek aurreko eguneko memoria-jokoaren %97a gogoratzen zuten, aldiz, besteek %86a gogoratzen zuten.

Gure garunean dugun atal batean, hain zuzen ere, hipokanpoan, egunean zehar bizitako guztia biltzen da, epe luzeko memorian gorde arte. Loaldia sakoneko fasean oroitzapen horiek garuneko kortexera pasatzen dira. Eta usainek horretan laguntzen dute, alegia, ikasitakoa epe luzeko memorian gordetzen. Ikertzaileek ikasleei usain hori loaldiaren fase sakonean helarazi zieten usaimenak eragina izateko.

 OROIMENEAN ERAGINDAKO GAIXOTASUNAK

Gu etengabe gabiltza gure burmuina eta memoria garatzen. Izan ere, zenbat eta gehiago bizi, hainbat eta esperientzia edo gertakizun gehiago izango ditugu. Etengabe gaude ikasten, jaio garen momentutik hiltzen garen arte. Baina, badaude gaixotasun batzuk non memoria zeharo galtzen dugun. Batzuetan, kolpe baten bidez eman daiteke oroimenaren galera, besteetan soilik gaixotasun baten ondorioz. Gainera, oroitzeko gaitasun horren galtzea desberdina izan daiteke pertsona edo horren eragilearen arabera.

Gerta daiteke memoria, eta ez soilik esperientziak, baizik eta ikasitako guztia ( hizkuntza, haginak garbitzea, irakurtzea, … ) ere apurka apurka ahaztea. Hori gertatzen da altzeimer gaixotasunean. Beste batzuetan, kolpe handi bat hartzen duzunean, kolpea baino lehenagoko guztia ahazten duzu erabat, baina, hala ere, momentu horretatik aurrerakoa oroitzeko gaitasuna izaten jarraitzen duzu. “Amnesia anterógrada” beste gaixotasun bat da eta honetan gaixoak ezin dezake ezer gogoratu soilik segundo batzuetan arreta galtzen badu, izan ere, gertaera berriak ezin ditzake gorde epe luzeko memorian. Hainbat eta hainbat gaixotasun daude oroimenari eragiten diotenak eta, sarritan, oso zaila edo ezinezkoa da memoria hori berreskuratzea.

 OROITZAPEN FALTSUAK

Bestalde, metodo edo tekniken bitartez, memoria eskuratu dezakegu, baina, zientifikoki frogatua dago oroitzapen faltsuak ere sortzeko kapazak garela eta errealak balira bezala gogoratu. Ez al zaizu inoiz gertatu norbaitek zuk haurtzaroan bizi izandako zerbait kontatzea eta ondoren ez jakitea benetan horretaz gogoratzen zaren ala imajinatu duzun? Ba antza denez, gauza bera gertatuko litzaizuke naiz eta zuri kontatutako pasarte hori faltsua izan. Zientifikoek uste dute errealitateko egoera bat hautemateko eta egoera bat imajinatzeko gure burmuinean aktibatzen ditugun zonak gainjartzen direla. Horregatik, askotan, zaila da errealitatea bereiztea. Hainbat ikerkuntza egin dituzte oroitzapen faltsuak sor ditzakegula frogatzeko:

 Ikerkuntza batean bost pertsonen senitartekoei eskatu zitzaien bost pertsonei sinestaraztea bost urte zituztenean galdu egin zirela. Errealitatean, ez ziren inoiz galdu, hala ere, denbora bat pasa eta gero bostetik lauk gogoratu zituzten oroitzapen faltsu horiek.

Beste batean, ikertzaile batek zenbait pertsonei galdetu zien ea gogoratzen zuten Disneyland-en Bugs Bunny besarkatu zuten eguna. Ehuneko hogeita hamarra baino gehiagok baietz erantzun zuen. baina, ezinezkoa da hori benetan gogoratzea, Bugs Bunny ez delako Disney-ko pertsonaia

 Argazkiak manipulatuz ere, oroitzapen faltsuak sortu ditzakegu

Elizabeth Loftus psikologoak,batez ere, gizakion oroimena lantzen duena, boluntario batzuei inkesta bat egin zien gustuko zituzten elikagaiei buruz. Ondoren, haien dietak hobetzeko menu batzuk proposatu zizkien. Menu horietan oroitzapen faltsu batzuk sartu zituen honelako esaldiak jarriz: “ marrubizko izozkia ez duzunez gustuko iradokitzen dizugu horren ordez honako hau hartzea …”. Baina boluntarioek marrubizko izozkia gogoko zuten. Hala ere, %25-ak sinetsi egin zuen benetan marrubizko izozkia gorroto zuela. Elizabeth-ek lortu zuen lau hilabeteren buruan boluntarioetako batzuek elikagai hori gorrotatzen jarraitzea. Horregatik proposatu zuen teknika honen bidez gure osasunerako kaltegarriak diren elikagaiak gorrotatzeko oroitzapen faltsuak ezartzea.

Hainbat terapia psikologikoek, batez ere, haurtzaroko traumen edota bortxaketen arazoetan, esperientzia horien oroimenak birgogoratzeko joera dute arazoa gainditzeko asmoarekin. Baina, egindako ikerkuntzekin erakutsi da oroitzapen faltsuak sortzeko kapazak garela eta, beraz, terapia psikologiko horien bidez berreskuratutako oroitzapenak ez direla zertan egia izan.

1986an Wisconsin-en emakume bat, Nadean Cool, psikiatra batek gidatutako terapia batean egon zen. Terapian zehar, psikiatrak hipnosia eta beste teknika batzuk erabili zituen iraganeko oroitzapenak gogoratzeko. Teorian, emakumeak haurtzaroan jasotako benetako abusuen esperientzien oroitzapenak ziren gogoratu zituen horiek. Terapia horren bidez, emakumeak sinetsi egin zuen bortxatua izan zela, umeak jan zituela, animaliekin erlazio sexualak izan zituela … Azkenean, Cool konturatu zen hori guztia gezurra zela eta psikiatra demandatu zuen.

Baina, horrelako kasu gehiago eman dira. Adibidez, Missouri-n elizako kontsulari batek hogeita bi urteko neska bati terapia egin zion birgogoratzeko bere aita bortxatu egin ziola 7-14 urteren bitartean. Neskak bere aitak birritan haurdun utzi eta gero abortatzera derrigortu zionaren oroitzapenak garatu zituen. Aita salatu egin zuten eta bere lana utzi egin behar izan zuen. Geroago, neskari azterketa mediko bat egin zioten eta jakinarazi zen neska birjina zela eta, beraz, ez zela inoiz haurdun egon.

 Aipaturiko kasuek adierazten dute pertsona batzuek erraztasun handia dutela nahigabe edonolako oroitzapen faltsuak garatzeko. Gainera, oroitzapen faltsu bati zentzumenei lotutako detaileak gehitzen badizkiogu erraztasun handiagoa dago oroitzapen faltsu hori errealitatearekin nahasteko. Gure burmuina oso konplexua da eta gu manipulatzeko eta nahasteko oso errazak . Sarritan, oroitzapenak nahigabe erabat aldatzeko kapazak gara eta errealitatea imajinaziotik bereizteko ezgai. Bestalde, interes handia jartzen ez diegun gertaerak ahazteko ohitura dugu, ordea, jazoera garrantzitsu bat ematen denean, adibidez, dorre bikiak erori zirenean, egun horretan egin duguna gogoratzen dugu askok. Gugan eragiten duena gure buruan grabatuta geratzen da nahiz eta amets, oroitzapen faltsu edo imajinatutako zerbait izan.

Indarkeria

(ikasle bat. 2011)

Zer da indarkeria ?

Indarkeria helburu ez-egokiarekin erabiltzen den energia da norberaren nahiak betetzeko.

Motak:

Indarkeria hiru ataletan bereiz daiteke; indarkeria fisikoa, indarkeria psikikoa eta indarkeria sexuala. Mota hauen kausak desberdinak dira, egoeraren arabera, pertsonaren arabera, helburuaren arabera …

Indarkeria fisikoa:

Indarkeria fisikoa definitzean, pertsona batek beste pertsona bati nahita jo, kosk egin, erre edo hainbat ekintza oldarkor egiten dizkionean dela esan dezakegu. Honek lesio fisiko larriak sorrarazi ditzake.

Interneten irakurri dugun artikulu batek asko harritu gaitu, berria hau da :

Espooko (Finlandia) zentro komertzial batean tiroketa bat eman zen, Helsinkiko inguruetan, eta sei pertsona hil ziren. Hiru gizonezko eta emakumezko bat zentroan zeuden eta hiltzaileak bat-batean hil zituen. Horrez gain, bere buruaz beste egin zuen. Eta ez hori bakarrik, zentro komertzialera joan aurretik bere emakume ohia hil zuen. Gizonak egindakoa aldez aurretik pentsatua zeukan. Sentimenduetan oinarritutako ekintza izan zen, hain zuzen ere gorrotoa.

Gure egunerokotasunean etengabe jasaten dugu biolentzia, kontzienteki edo ez-kontzienteki. Esaterako, marrazki bizidunetan, bideojokoetan ( tiroak) , emakumeen kontrako tratu txarrak, ikasleen arteko bulliying-ean …

Beharrezkoa da txikiak garenean norbait gutaz eta gure ekintzen arduradun egotea, hau da, zerbait txarto egiten dugunean norbaitek errieta egin edo zigortu egin behar gaituzte eta alderantziz, zerbait ondo egitean, saritu edota ondo egin dugula esan. Horrela txikitatik desberdintzen ditugu bata bestetik.

Honek iraganean hainbat ondorio eduki ditzake, egun gehien ematen den kasua genero biolentzia da. Bikotea ezkondua dagoenenean, edo ez, ez du zertan ezkonduta egon, eta haien emazte/senarrarekin eztabaida bat edukitzean biolentzia erabiliko dute egoera bat konpontzeko. Txikitatik horrela ikasi dutelako, arazo bat edukita biolentziaz dena konpontzen dela. Horregatik, haurrak direnean liskarrak nola konpontzen diren irakatsi behar zaie.

Komunikabideetan, bai telebistan, bai irratian, maiz entzuten da, emakume batek bere senarraren partetik tratu txarrak jasotzen dituela. Zenbait kasu estremoetan senarrak edo senar ohiak bera emakumea dena edo zena hiltzea ohikoa bilakatzen ari da gure gizartean. Hau askotan sentimenduak gidatuta gertatzen da. Adibidez, zure emakumea zena beste mutil batekin ikusten duzunean, hitz gutxitan esanda jeloskor dagoelako.

Zentzuduna da maite dugun pertsona mintzea? Gure ustetan, horrela pentsatzen duten pertsonak ez daude burutik sano, norbait maite badugu munduko gauzarik onena opa beharko genioke, eta ez pertsona hori mindu, ez psikikoki ez fisikoki.

Biolentzia psikologikoa:

Biolentzi psikologikoa ez da jokabide bat, jokaera ezberdinen multzoek sortzen dute eraso mota hau. Tratu txar bat da, baina fisikoa baino saiagoa hautematen. Hitz mingarrien, umilazioen edota oihuen bitartez manifestatzen da. Baina biolentzia honen erasotzaileek intentzio osoz edo nahi gabe egin dezakete. Hau da, erasotzaile eragiten duen minaren jakinaren gainean egon daiteke ala ez, era berean biktimak igarri dezake erasoa ala ez.

Mehatxu agresio psikologikoaren kasu bat da. Baina bi termino hauen artean, mehatxua eta agresioa, ezberdindu behar dugu. Mehatxua mingarria denean edo kasu estremo batean hilgarria, egoera kriminaltzat hartzen da, legeak zigortua.

Eraso mota hau gogorrena iruditzen zaigu, arazo edo trauma ugari sor ditzakeelako. Denboraren poderioz, sufrimendu gehiago eginarazten die haien biktimei. Tratu txar hau ematen baita erasotzaileak manipulazio eta tratu txarrekin besteengan arazo psikologiko edo mentalak sortzen dituenean.

Gazteen artean oso ohikoa da tratu txar mota hau, baita ere emakumeek gizonengandik jasaten dituzten eraso psikologikoak asko entzunen dira.Baina bullying-ean zentratuko gara. Pil-pilean egon zen gai hau 2004. urtean Jokin Ceberioren, Hondarribiko 14 urteko gaztearen, berri tamalgarria zela eta.

Interneten irakurri dugun artikulu batek, gertatutako guztia oso ondo azaltzen du, laburpen bat honakoa izango litzateke:

Jokinek bere lagunen algarak eta lirainak jasan behar izan zituen zenbait hilabetez hesteetako araziekin zegoenean gainean egin zuelako. Ikasturtea bukatu egin zen normal ikaskideek ahaztua zuten. Gero,abuztuan, kanpamendu batera joan zen bere gelakide batzuekin. Bertan monitoreek hatxisa erretzen harrapatu zituzten eta gutun bat bidali zieten haur bakoitzaren gurasoei. Baina bere lagun guztiek gutuna haien gurasoek ez jasotzea lortu zuten, gutunontzitik hartu eta botatzen. Jokinen gurasoek aldiz, jaso zuten gutuna eta egoera ikusita beste haurren gurasoekin hitz egitea erabaki zuten. Kurtso berria hastean , Jokinek mehatxuak, indarkeriak eta lirain gogorrak jasan behar izan zituen bere lagunen partetik, Jokinek lagunak traizionatu zutelakoan.

Egunero gauza bera gertatzen zitzaion, egunero mehatxu lirainak eta txantxa gogorrak. Behin biolentzia fisikoa ere jaso zuen eta bere gurasoek irakasle buruarekin hitz egitea erabaki zuten, Jokinek gorputz osoan zituen zauri eta ubeldurak ikusita, batzar bat antolatu zuten irailaren 21ean ospatuko zena. Baina hori gertatu baino, egun bat lehenago Jokinek bere lagun onenari hauxe esan zion: “ mi reina, yo ya no pinto nada aqui”.

Irailaren 21ean Jokin ez zegoen etxean goizez, gurasoek ez zuten ezer susmatu eta beraz arratsaldean ospatu zen batzarra, non eztabaidak egon ziren. Baina arratsaldeko zazpiak aldera Jokinen gorputza aurkitu zuten Hondarribiko harresiaren behealdean. Bere buruaz beste egin zuen, ezin izan zuelako presio eta egoera tamalgarri eta gogor hori jasan.

Gizakiak ez gara konturatzen zer-nolako mina egiten dituzten gure hitz eta lirainek besteengan. Umiliatuak sentiarazten ditugu eta guretzat dibertigarriak edo denbora pasa iruditzen zaigun arren, beste pertsonengan eragin handia izan dezake. Esaten duten bezala gizakia animaliarik maltzurrena da. Aipatutako berrian oso argi ikusten da, inork ezin luke imajinatu Jokinek sufritzen zuena eta horrek buruaz beste egitera bultzatuko lukeela. Gaur egun, egia da ikastoletan edo eskoletan laguntza psikologikoak daudela, gizarteratzea kostatzen zaien umeei laguntza emateko. Baina badirudi ez dela nahikoa. Biktimei zerbait gertatzen bazaie, ez dute ezer esango, ez diote inori kontatuko jasaten edo gertatzen ari zaie, beldur direlako besteek zer esango duten. Horregatik, norbaiti laguntza eskaintzeko oso nabarmena izan behar da umeari gertatzen ari zaiona, bestela ezingo zaio lagundu. Ez dakigu ze beste irtenbide egon daitezkeen, baina gure ustez onena laguntza eskatzea izango litzateke.

Indarkeria sexuala:

Ez dakigu zehatz- mehats indarkeri sexuala nola definitu, baina gure ustetan aurreko bi indarkerien nahaste bat da. Ekintza hau egitean biktimaren nahien aurka egitean da, berak baimenik eman gabe, horretarako erasotzaileak indarkeria fisikoa eta umilazioa erabiltzen du.

Madrileko herri batean indarkeria sexual hau eman zen autobus batean. Biktimak hamabi eta hamahiru urteko bi zen eta erasotzaileak adin bereko hamar mutil ziren. Klase-kideak ziren eta autobusa martxan zegoenean mutilak neskengana hurbildu ziren eta autobusean zeuden beste lagunek ezer esan aurretik erasotzaileek mehatxatu egin zituzten zerbait kontatzen bazuten burua irekiko zietela esanez. Gidariak autobusean sartzean ez zuen ordenarik jarri eta gero jaso ziren bortxaketak ez zituen ikusi, ez zen horretaz konturatu. Gazteek bi neskak eskumuturretik eta orkatiletatik eutsita zituzten eta haien organo sexualak ukitu zizkieten. Baita, kontrakoa egitera behartu zituzten. Neskak etxera heltzean ez zuten ezer kontatu, umiliatuak eta errudunak sentitzen baitziren. Baina biktimetako batek bere ahizpa nagusiari dena kontatu zion, eta honek gurasoei. Horrela zentroa jakinaren gainean jarri zen, autobuseko gidaria salatu zuten. Neskek ubeldurez gain, izugarrizko trama psikologikoa daukate.

Indarkeria mota hau hiruretatik gogorrena iruditzen zaigu. Eragin handia sortzen baitu biktiman, eraso fisikoak eta trauma gogorrak. Gainera oso ohikoa da horrelako berriak irakurtzea edo entzutea. Gizonek beraien plazer sexuala asetzeko emakumea indarrez bortxatzen dute, beren nahien aurka. Oso tristea iruditzen zaigu gizonezkoak puntu horretara iritzi behar izana, plazerrak asetzeko badaudelako zenbait modu. Horretaz gain, erasotzailearen helburua emakumea hiltzea denean, aurretik umiltzeko beharra daukanez bortxatu egiten du, hil aurretik sufritu dezan. Badaude beste hiltzaile batzuk, biktima hil ondoren sexu harremanak izaten dituela gorpuarekin. Hori irakurritakoan beste artikulu batean oso harrituak geratu gara, jendea ze punturaino heldu daitekeela jabetzean.

La naranja mecánica :

Alex mutil gazte oldarkorra,da eta bi pasio dauzka, biolentzia eta Beethoven. Taldearen burua da, eta bere instintuak kanpora ateratzea usten ditu; emakumeak bortxatzen eta herritarrak beldurtzen. Momentu batean, Alexek ez du bere burua kontrolatzen eta hilketa baten arduradun izatera heltzen da. Alex kartzelaratzen dute eta bere burura boluntario eskaintzen du esperientzia berreziketa baterako eta heziketa horren helburua hauen jokaera soziala aldatzea da.

Stanley Kubrickek, La naranja mecánicaco zuzendariak, iraganeko biolentzia asko gehiegitu duela uste dugu, benetan pelikula Anthony Burgess idazlearen nobelatik atera zuen. 1971. Urtean egindako pelikula ezagun hau, egun bizi dugun XXI. mendean oinarrituta dago. Gaur egun daukagun gizartea ez da horren oldarkorra, egoera txarrera egin duen arren, ez dago horrenbesteko biolentziarik. Baina egia da gertaera gogor ugari entzun, ikusi edota jasan ditugula. Emakumeen aurkako erasoak, ezaguna den bullyina edo edozein eraso fisiko.

Baina zenbait kontzepturekin zeharo asmatu zuen Kubrickek, bere ustetan gizakia indibidualista eta hedonista bilakatuko zen denbora igaro ahala. Azken kontzeptu horrek esan nahi duena da, gizabanakoak bere plazerra bakarrik bilatzen duela, besteengan pentsatu gabe. Hori oso ondo ikusten da islatuta pelikulan , gure lau lagunek, beraien poztasun indibiduala baino ez dute bilatzen.Horretarako berdin zaie hurkoei sufrimendua eta mina eragitea, oso indibidualak baitira. Baina egungo gizartean ere ikusten dira hedonismoaren ezaugarriak. Adibidez, bortxatzaile batek, eraso egiten du bere plazer sexualak asetzeko, horretarako berdin zaio neska gazte bati hori egitera bultzatzea, jakinda zer-nolako trauma psikologikoak sortu al dizkion.

Film honetan badago asko hunkitu gaituen beste eszena bat, non gure protagonistak etxe batera sartzen den, bere hiru lagun minekin eta bertakoei egurra eman ondoren, etxeko andrea bortxatu egiten duen bere senarraren aurrean. Imajina ezina iruditzen zaigu gure artean hori gertatzea, baina egia esateko gizarte hau badirudi okerrerantz doala pixkanaka, inork jakin zelakoa izango den egoera zenbait urteen buruan, baina ez du itxura onik.

Gure protagonista, Alex kartzelaratu ondoren, bere gaiztakeriatik sendatzeko esperimentu bat egitera gonbidatzen dute. Esperimentua oso gogorra da, behartu egiten dute Alex aparatu batzuei esker, begiak irekita eta bideoak ikusten egotea etengabe. Aurretik gazurra sartzen zioten injekzioen bitartez, horrek goragaleak sorraraziko zizkion. Orduan irudi horiek eta musika hori entzuten zuen bakoitzean txarto sentituko zen eta botaka egiteko gogoa etorriko zitzaion. Irudi horiek goragalerekin eta txarto sentitzearekin erlazionatuko baitzituen eta ez zuen horrelakorik berriro egingo, horretan datza esperimentua.

Horrelako zerbait aztertu egin zuen Paulov mediku errusiarrak. Esperimentu bat egin zuen bere txakurrarekin, kanpaia hotsa egiten zuenean, txakurra berarengana joaten zen eta honek jaten ematen zion bere txakurrari. Hori zenbait hilabetez errepikatu zuen egunero, txakurra hurbiltzen zitzaion kanpaia entzutean adurra zeriola, janariaren zain. Behin ordea, kanpaia hotsa entzun zuen txakurrak eta Paulovek ez zion janaririk eman, orduan aztertu zuen txakurrak erlazionatzen zuela kanpai hotsa, janariarekin eta era berean adurra jausten zitzaion. Kanpai hotsa entzutearekin adurra jausten zitzaion txakurrari. Filmean egindako esperimentuarekin zerikusia dauka, protagonistak horrelako irudiren bat ikustean zuen bakoitzean txarto sentitzearekin eta okadekin erlazionatzen zituen.

Liburuak eta era berean pelikulak, hainbat filosofoek eztabaidatutako gai bat jorratzen du, gaiztoak gara jaiotzen garenetik? Gaizkileak sendatu daitezke edo beti izango dira gaizkile?

Hobbes filosofo ospetsuak, esaldi famatu bat esan zuen, “HOMO HOMINE LUPUS”, hau da, gizakia otsoa da gizakiarentzat. Bere ustetan gizakia gaiztoa da jaiotzetik. Bestalde beste pentsalari ezagun batek, Rousseauk bere pentsamenduan esaten zuen gizakia jaiotzetik ona dela. Baina gizarteak bilakatzen duela gaiztoa gizakia. Gure ustetan ordea, gizakia jaio egiten da neutral ez da ez pertsona ona ez txarra, eta bizitzako gertaerek eragina izango dute bere izaeran eta horrek bilakatuko du gaizto edo on. Mundura gatozenean ez daukagu pertsonalitaterik, eta ikusten duguna, sentitzen duguna, dastatzen duguna eta usaintzen duguna, izango dira gure izaera sortuko duten lehen faktoreak. Beraz, jaiotzez ez gara gaiztoak ez onak, denborarekin bilakatuko gara.

Beraz, pelikula honek daukan biolentzia eta eraso gogorrak gehiegituta daudela uste dugun arren, esan beharra daukagu gizartea gero eta oldarkorragoa bilakatzen ari dela eta badirudi bide hori hartu dezakegula. Kausak ezberdinak eta ugari izan daitezkeen arren, gure iritziz autoritarismoa maila jaitsi izana da garrantzitsuena. Adibidez irakasleen eta baita gurasoren autoritarismoa jaitsi egin da, beraien gainetik gaudela uste dugu gazteok. Ez ditugu jada asko errespetatzen, aurreko belaunaldiekin konparatuz.

Bestelakoak:

Badaude beste pelikula batzuk, zeintzuek indarkeria jorratzen duten, esaterako, “ La Fuga ” dokumentala. Dokumental hau benetako bizitzan Argentinan gertatutakoa islatzen du. Gobernuak jarritako talde batek terroristak direnak, edo terroristan izan zitekeenak bilatzen zituzten etxez etxe. Etxe galdu batera eramaten zituzten eta bertan preso usten zituzten, hainbat eraso fisiko eta psikologikoak jasan behar izan zituzten. Informazioa lortu nahian elkarrizketa erabili beharrean, indarkeria erabiltzen zuten. Atxilotuak hainbat hilabete etxe horretan igaro ondoren, eta gobernuko taldeari zerbait baliogarria esaten dietenean, edota ezertarako balio ez bazitzaien, hauek akabatzen zituzten. Dokumental honekin konturatu gara, gizarte honetan nahi duguna lortzeko indarkeria erabiltzen dugula beti. Oso tamalgarria iruditzen zaigu, gobernuak indarkeria erabiltzen lehena izatea. Kargu gorenak modu honetara konpontzen badituzte arazoak, gizarteak ere era berean jokatuko du.

Bertan atxilotua egon zen preso batek alde egitea lortu zuen, eta gaur egun hitzaldiak ematen ditu gertatu zenaren inguruan. Hau oso baliagarria iruditzen zaigu, hunkigarriagoa delako norbaitek bizitako esperientziak kontatzea, lehenengo pertsonan.

Beste dokumental bati erreparatuz, “ El juego de la muerte ” Milgram-en esperimentuan oinarrituta dago. Honen helburua, presiopean gizakiak nola jokatzen duen aztertzea da, nora arte heldu gaitezkeen beste bati mina eraginda. Telebista frantses batean agertu zen 2009an, bi parte hartzaileek jolasten zuten, batak hainbat hitz buruz ikasi behar zituen eta besteak galderak egin. Erantzuna okerra zenean, hainbat boltioko deskargak eman behar zizkion galdetzaileak. Deskargak handiagotzen zihoazen, galderak egin ahala. Erantzunak ematen zituenak kexatzen zen, gero eta gehiago baina galdetzaileak ez zion jaramonik egiten eta aurrera jarraitzen zuen aurkezleak aginduta. Momentu batean ez zuen erantzuten, hala eta guztiz ere, gehienek ez zuten jokoa usten presioaren eraginpean.

Horrekin konturatu gara, nora arte heldu daitekeen gizakia norbaitek aginduta, ez daukagu kontzientziarik ezta pertsonalitaterik. Gizarte honetan manipulatuak bizi baikara, bestearen sufrimenduak berdin zaizkigu. Boltioak benetan pertsona batek jasango balitu, izugarrizko arazo mentalak edo fisikoak izango lituzke. Telebistan hainbat telesailetan ikusi ditugun golpe gogorrak edo istripu oso larriez barre egiten dugu. Bestea sufritzen ikusteak plazerra sorrarazten digulako, hedonista hutsak garelako. Zenbait bideo daude Youtube-n non pertsona kirola egiten daudenean, esaterako, bizikleta edo skate-rekin salto harrigarriak egitean erortzen dira, eta askok barre egiten dute. Baina badaude beste zenbait bideo non jendea gurpildun aulki batean geratzen den betiko edota hil egiten den.

Aurreko guztiari bukaera emateko, esan beharra dugu nola edo hala bukatu beharra dagoela honekin. Gizarteak horrela jarraitzen badu, azkenean La naranja mecánica-n gertatzen dena gertatuko da urte batzuen buruan. Ez dauzkagu limiterik, ez dugu ezer ezta inor errespetatzen, berdin zaigu eragiten dugu mina, nahi dugun bakarra plazerra lortzea da, egin beharreko ekintzak kontuan hartu gabe. Gai honi bueltak eman dizkiogu, eta ez dugu konponbiderik aurkitu, baina ziur gauden gauza bakarra kartzela ez dela irtenbidea da. Hau da, ekintza hauek egiten dituztenak ez daude burutik sano, arazoak dituzte. Preso egoteak hiltzeko edo eraso egiteko nahiak areagotzen dizkiote, eta kartzelatik ateratzean gorrotoa, inpotentzia eta indarkeria erabiltzeko gogoak edukiko ditu. Beraz, kartzelarekin lortzen den bakarra, pertsona horren alde txarrak indartzea da. Ez dakigu oso ondo zer egin beharko litzatekeen baina indarkeria erabiltzen duen bati ezin zaio berdin tratatu. Honekin lehen baileen bukatu beharra dago, eta gobernuak eta legeak eskua bertan sartu beharko lukeen, baina modu egokian, indarkeria erabili gabe.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s




%d bloggers like this: